Hurry Curry! sukaldaritzari buruzko jokalari anitzeko joko kooperatiboa da. Jatetxe batean egiten duzu lan eskariak hartzen, hainbat plater prestatzen eta bezeroei zerbitzatzen. Baina ez gehiegi iraun, bezeroak pazientzia galdu baitezake. Jokoa software librea da, AGPL 3.0 lizentziapean.
Jostagarritasun Ikuspegi Orokorra
Bezeroak zure jatetxean sartu eta hainbat plater eskatzen dituzte. Zure lana plater horiek osatzea da sukaldean osagaiak moztu, prestatu, erre, egosi edo konbinatuz. Ataza-anitzetan ibiltzea funtsezkoa da, baina janaria erretzea edo asperduraz bezeroek alde egitea ekar dezake. Jatetxe/sukalde forma desberdin daude aukeratu ahal izateko.
Ezaugarriak
Sukaldaritza simulazio aurreratua, 26 errezeta desberdinekin! Frijitu, erre eta moztu zure bihotzaren edukia. Ez utzi bezeroak gosez!
Gero eta sukaldari gehiago, orduan eta hobeki! Kudeatu kaosa koordinazio eta komunikazioa erabiliz. Ez al duzu lagunik? Arazorik ez! Hurry Curry-k zurekin gustura arituko diren bot desberdinak ditu.
Ezagutu 20 jatetxe desberdin, bakoitza bere erronka eta oztopoekin. Zure bidea oztopatzen duten barretatik hasi eta zure platerak automatikoki banatzen dituzten zinta garraiatzaileetaraino. Mapa desberdinek adi mantenduko zaituzte!
Garaiz egindako janari entregek saria izango dute! Mapa bakoitzak bere sailkapena du, beste taldeekin duzun desberdintasunak erraz konparatu ahal izateko. Hala nahi baduzu, hala izango da.
Nola funtzionatzen du
Hurbildu bezeroengana beraien eskaerak hartzeko.
Prestatu eskatutako platerak sukaldean.
Zerbitzatu janaria eta lortu puntuak.
Nola jolastu
Hasteko, beheko aukeratako batekin jokoa instalatu. Gero, joko barrutik zerbitzari batetara konektatu. Dibertigarriagoa izan dadin, elkarrekin jostatzeko lagun batzuk gonbidatu behar zenituzke orain.
Denak prest zaudetenean, aukeratu mapa bat eta hasi jokoa. Bakarrik bazaude, "Sophomore" mapa da gomendagarriena. Kontrolei eta errezetei buruzko argibide gehiago jokoan bertan emango zaizkizu.
Instalazioa
Instalatu edo eguneratu jokoa beheko deskarga aukeretako egokiena hautatuz.
Uneko bertsioa 3.0.1 da.
Linux
Windows
Zerbitzari Publikoak
Kredituak
Jokoa batez ere nokoe, metamuffin, tpart garatzen ari dira. Jokoan bertan aurki daitezke xehetasun handigoko kredituak.
Egin ekarpena
Jokoa hobea egiten lagundu dezakezu Codeberg-ko gordailuan ekarpenak eginez.
Jokoaren itzulpena ere egin dezakezu Codeberg’s Weblate-n.


